Intxaurrondo baten aurrean nengoelarik bikote bat nire ondoan gelditu da.
Ni laneko arroparekin ikusita laguntzarik behar nuelakoan galdetu didate.
- Ez-, erantzun nien eta zuhaitzari seinalatzen: -Topera dago, aurten batuko dituzue.
Gizonak nazka aurpegia jartzen ezetz eranzun dit, asko zikintzen duela intxaurrondoko azalak.
- Baina intxaurrak gozo gozo eta onak dira-, jarraitu nuen.
- Dendakoak ere gozo eta onak dira- aurpegiratu zidan.
Bikoteak bere ibilbidea jarraitu zuen eta niri, berriro intxaurrondoari begira, berarekin elkarrizketa isil batean nengoela iruditu zitzaidan.:
- Ulertzen al duzu, orain, nire itxuriaren zergatia?
No hay comentarios:
Publicar un comentario